BERA
AHANTZIEN OROIMENEZ
EKITALDIA. 2021
Ahantzien oroimenez gaude hemen, 36ko gerrako eta ondorengo urteetako
errepresaliatuen oroimenez.
Gizonekoak joan ziren baina emakumezkoak hemen gelditu ziren beraien
haurrak eta familiak zaintzen.
85 urte pasa dira geratakari haretatik, zenbaki borobila…Egun horretan plaza honetan egon zirenetako haur bat gure artean dugu oraindik. Haur hark gaur 88 urte ditu.Denborak aurrera darrai, denboraren gurpila geldi ezina da eta pixkanaka egun lazgarri haretan plaza honetan izan ziren beratarrak joaten ari zaizkigu.
Karmentxu Aldazabal da horren adibide berriki joan zaiguna, baina beraiek pairatutakoa ezin dugu ahantzi eta etengabe oroitarazi beharra dago, Berako historiaren atal hau denboraren eta ahanzturaren lainopean galdu ez dadin.
Oroitzeak lan bat eskatzen du, esfortzu bat, eta horretan saiatzen gara. Eta eskertu nahi ditugu, herrian lan horretan aritu diren eta ari direnak. Nola ez Fernando Mikelarena historialari handia, Aurelio Gutierrez, Mikel Taberna eta bertze hainbat.
Berako Argaitz harrobia toki memorialistiko izendatua izan da (bertan nafarroan fusilatu gehien egon den tokia). Mugako gotorlekuak eraikitzen burutatutako bortxazko lanak ekarri ditugu argira, eta abar.
Familien kanporatzeekin ez zen bukatu noski, errepresioa. Herritarrak ibili ziren herritarrak salatzen eta zerrenda beltzak osatzen. Ondorioak: atxilotuak, ondasunak lapurketak, espetxeratzeak eta fusilamenduak. Cesareo Seminario eta Faustino Martinez adibidez. Hemen gurekin ditugu beraien senideak. Lucio Aldai, Juan Etxenike Matxiarena, Ezakiel Lopez Rodrigo, Francisco Arozamena Irazoki, Irunen eta Berako harrobian fusilatutakoak.
Errepublikaren alde borrokan hildakoak ere ekarri nahi ditugu gogora: Santiago Anadon, Ramon Balza Loperena, Enrike Berasain Sorondo, Jose Larraburu Maritxalar. Batzuk desagertuta jarraitzen dute oraindik.
Ihes egindako eta kanporatuen zerrenda luzea da: Gainza, Aldazabal, Azkona,
Mehax, Cuartero, Iglesias…
36ko gerrak II. Mundu gerra izan zuen jarraipen, eta aunitzek erresistentzian borrokatu ziren, orain pare bat urte utzi gintuen Paco Lusarretak bezala, Gernika Batailoiko gudaria bera. Bertze beratar batzuk Alemaniako konzentrazio esparruetan bukatu zuten, Victor Garcia-Serrano, Frantxia Alzuet, Eugenio Alli, Antonio Clemente, Jose Rubio Delgadok kasurako. Gursen ere hainbat Beratar izan ziren. Isidoro Fagoaga tenorea tartean.
Ameriketan babes hartu behar zutenak ere izan ziren. Familia gutxi batzuk bueltatu ziren, eta Ondarretan preso egon ondoren, beraien herrian bertan, hemen Beran baztertuak eta seinalatu gisa bizi behar izan ziren.
Eta guzti hau ere bada gure herriaren historia eta gaur berriz ere oroitarazi nahi dugu gertatu zena, berriz gertatu ez dadin. Ahotsa, musika eta dantza erabiltzen ditugu, memoriaren etsaia ez baita denbora, isiltasuna baizik.
Egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzen ditugu, gure herria eta gure gizartea libre eta aske nahi ditugulako.
Estamos aquí en recuerdo de los olvidados, de las personas represaliadas de la guerra del 36 y de los años posteriores.
Por segundo año se han suspendido las fiestas.
Estamos viviendo una situación poco habitual. Pero el verano de 1936 tampoco
fue mejor. Tal día como hoy 20 familias fueron reunidas en esta plaza, y
expulsadas del pueblo. Mujeres, niños, niñas y gente anciana. Familiares de
hombres que ya habían huido. Gente de izquierda, republicana.
Después vinieron las listas negras y denuncias hechas por beratarras contra beratarras, que tuvieron como consecuencia detenciones, fusilamientos, expolio de bienes y exilio.
También queremos recordar a aquellos que murieron en el frente luchando por la República (algunos todavía desparecidos), a aquellos y aquellas que exiliándose en Francia lucharon en la resistencia en la segunda guerra mundial y fallecieron en los campos de concentración alemanes. Acabáis de oír sus nombres en euskera.
Todo esto es parte de la historia de nuestro pueblo y hoy queremos volver a recordar lo que pasó para que no vuelva a ocurrir.
Reivindicamos verdad, justicia y reparación, porque queremos vivir en una sociedad y en un pueblo libre y solidario.
BERAKO UDALA
Aurelio
Gutiérrez Martín de Vidales.
No hay comentarios:
Publicar un comentario